Egin  1/Performance  Plaza del Castillo 1997 2/ Zenborainek bere azken lana aurkeztuko du Iruñean

Arte

Zenborainek bere azken lana aurkeztuko du Iruñean

 

Irudia eta argiarekin jokatuz prestatu duen ikuskizuna maiatzaren 4ean izanen da

 
 Irene Airizurieta 7 Irunea
 NATXO ZENBORAIN iruindarrak bere azken lana aurkez­tuko du Iruneko Gaztelu Plazan datorren maiatzaren 4ean. Orain arteko muntaiak ilunpean egin izan baditu ere, heldu den hilabetekoa egun argiz eta toki irekian izanen da. Artistak azaldu duenez, besteak beste irudia, musika, argazkiak eta telebistako irudiak uztartu eta nahastuko ditu. Ikuskizunak goizeko 9:00tatik arratsaldeko 8:00ak arte iraunen du.
Zenborainek antolatu duen 'performance' festan psikodelia muntaiak egiten erabili dituen irudiak positibora pasatu ondoren geratu zaizkion argazki muntaiak erakutsi ditu. Era berean, Gazteluko Plazaren erdian dagoen kioskoaren inguruan zilar koloreko emakume irudiak paratuko ditu. Telebistak ere jarriko dituzte plazan irudi psikodelikoak ikusteko.
 Erakusketa irekia denez, Zen­borainek,  Luis   Morea.   Koldo Agarraberes  eta Gomi Tartoo gonbidatu   ditu   beren  lanak erakusteko.  Helburua  artelanak egiteko eta erakusteko ohikoa ez den tokia aurkitzea denez, antolatzaileak iruindarrak ere gonbidatu ditu egiten duten edozein artelan erakustera.
Errealitate  birtualari dagokionez, ordenagailu bidez az­ken teknologiekin egiten diren irudi aldaketak eta nahasketak aurkeztuko dira. Artea ulertzeko bilduma horretan antzerkiak ere izanen du kalera ateratzeko parada. Nafarroako Antzerki Eskolako ikasleek muntalaren irudi eta apainketak jarraituz, imaginazioari bideak zabaltzeko asmoa dute. Zenborainek azaldu duenez. •egun horretan ikuskizunean parte hartzen duen artista orok nahi duena adierazi ahal izango du«  

Koldo Agarraberes y Luis Morea instalaron en algunos arboles manos de porcelana y en otros se colocaban tubos de agua teñida de colores.L.M. también instaló un conjunto de esculturas con materiales de reciclaje.
Gomi tattoo acercó al público el arte del tatuaje y el actor Iñaki le dio un toque de humor con su caracterización de Frankenstein.
Moncho Anaut nos instaló un original cuarto de baño


Despedimos este sueño hecho realidad en pleno centro de la ciudad con danza contemporánea a cargo de las bailarinas Carmen Larraz y Ainoa
 
para más información Performance de psicodelia en el LOCAL SUBSUELO
y Performance Plaza del Castillo


 


 

     Volver